XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Harpeetan ere ba zituzten bizilekuak, batez ere Solacuevan, Obenkunen, Txarratun, Santimamiñen, Sagastigorrin, El Bortalen, Goikolaun, Urion eta Harixtoin.
Bai eta lur gainean ere, han hemen sakabanatuak, bizileku asko
Galaleek eta eihera harriek, Cortesen, La Hoyan eta Urreatxen aurkituek, hala derakuskigute; bai eta Etxauriko eta La Hoyako golde muturrek eta igitaiek ere.
Bestalde, mairubaratzeek edo harrespilek eta berauen lekuek eta egoerek abeltzaintza oso hedatua zegoela erakusten daukute, bai eta abeltzainak maiz larre aldaketan eta ibilaldi luzeetan zebiltzala ere.
Ba ziren beste bizibide batzuk ere: ehuleak, ontzigileak, meatzariak, olagizonak etab.
Tresnagintza. - Zurezko apatz eta lurrezko eltze eta txaliak Cortesen, Salbatierrabiden, Kurutzemendin, Harixtoin, etab., ba dira garai hartako bizilekuetan.Burdinazko tresnak ere agertzen dira, batez ere labanak, ezpata adardunak,(...).